CONGELADOS ORMA

Contelados Orma jatorrizko ORMA ideiaren bilakaeraren emaitza den enpresa-proiektu bat da, lehengai naturalekin eta kalitate gorenekoekin egindako artisau-produktu bat merkaturatzeko.

Gama altuko produktu izoztuen artean hogei urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, kalitatearen aldeko apustua eginda beti, belaunaldi-aldaketa ORMAra iritsi da, bere apustu tradizionala modernitatera batzeko helburuarekin.

Congelados Orma Andoainen dago, Gipuzkoako komunikazio-gunean, Donostiatik 8 km-ra.

Ekoizpen-prozesuaren fase guztietan ahalik eta kalitate handiena lortzeko asmoarekin, harreman estuak izan ditugu lehengaien hornitzaileekin, batez ere Galiziako itsaski-haztegi eta -mintegiekin eta EAEko nekazarien azokekin.

​Contelados Orma  lantegian lehengaia jaso ondoren, aurrekozinatuak egiten hasi ziren, eta kalitate handiko lehengaia aberastu zuten Euskal Herriko baserrietako barazkiekin eta esnearekin.